www.memoro.org ekimenaren sortzaileak Iruñean izan ziren azaroaren 28an. Iruñean bildu ziren Ondare ez-materialaren esparruan lanean ari diren agente euskaldun guztiekin.
Luca Novarino (ITA), Cincia Dolcini (ITA) eta Fernando Galbrich (ESP-CAT), Memoro-ren izenean aritu ziren elgarretaratze interesgarri horretan. Euskokultur Fundazioa, Badihardugu-Ahotsak, Mintzola Fundazioa, Labayru Institutua, Euskal Kultur Erakundea, Lenbur Fundazioa eta Labrit Multimedia bildu ziren haiekin. Arratsaldean Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta www.navarchivo.org egitasmoa bisitatu zuten; hain zuzen ere, Labrit Multimediaren eskutik egikaritzen ari den proiektua.