Bilketaren diseinua:
Bilketa antolatzeko batzorde berezia sortzen dugu, bildu beharrekoa ezaugarrituz eta elkarrizketatugaiak modu partehartzailean hautatuz.
Galdetegiaren diseinua:
Lurraldea edota erakundearen ezaugarrien arabera galdetegia moldatzen dugu.
Elkarrizketak:
Kalitate goreneko bideo digital formatuan grabatzen da.
Azterketa:
Elkarrizketa bakoitza aztertu eta pasarte bakoitza sailkatu egiten da.
Datu baseak:
Informazio guztia datu basean antolatuz gero edozein ikerketarako edo kontsultarako prest gelditzen da.
ABIAN DIREN EGITASMOAK
Ebro ibaiak Castejón eta Cortes artean egiten duen ibilbideari buruzko dokumentala. Bere bioaniztasuna, herritarren eta ibaiaren arteko harremana eta “aita Ebrok” berak pairatzen dituen kalteen azterketa egiten du.
EHNE-Nafarroa sindikatuaren 25. urteurrena ospatzeko egindako dokumentala. Sindikatuaren sorreratik lanean aritutako hainbat lagunen lekukotasunetan oinarrituta, sektorearen eta sindikalgintzaren azterketa egiten...
Aranguren haraneko Ondare Ez-materialaren bilketa sistematikoa. 42 elkarrizketa egin eta aztertuko ditugu...